2023
2023ko otsailaren 28an, Inma Mugerzak hitzaldi bat eman zuen uraren taupadei buruz. Bertan, uraren inguruari buruz hitz egin zuten, bereziki lurrazpiko uren inguruan. Zer diren, nondik datozen eta ur motak.
2023ko martxoaren 27an, Udal Gizarte Zerbitzuak, Elgoibarko adinekoentzako gizarte zerbitzuen gidari buruzko hitzaldia eman zuten.
2023ko apirilaren 19an, Erabilera anitzeko gelan pobrezia energetikoari buruzko hitzaldia eman zuten. Bertan, energia, argia eta gasaren kostuei buruz hitz egin zuten. Zer neurri hartu behar ditugun, garestitzeak guri ahalik eta gutxien eragiteko.
2023ko apirilaren 23an eta maiatzaren 3an, Elgoibar BHIko ikasleek hitzaldi bat eman zuten mugikorraren erabilerari buruz.
2022
2022ko otsailaren 23an, Kontsumibidek, Elgoibarko Jubilatuen Etxearen laguntzarekin, prestakuntza-jarduera bat egin eta hitzaldi bat eman zuten. Bertan, 50 urtetik gorakoek elikadura nola gestionatu azaldu zuten.
2022ko apirilaren 28an, Inaki Figuereidok hitzaldi bat eman zuen erabilera anitzeko gelan. Bertan, Emozioak nola kudeatu erakutsi zieten gerturatutakoei.
2022ko maiatzaren 25ean, Caja Ruralekoak joan ziren banka digitalari buruzko hitzaldia ematera. Bertan, gaitasun digitalak, segurtasun informatikoa, banku aplikazio mugikorrak eta internet bidezko banku-eragiketak nola erabili azaldu zuten.
2022ko ekainaren 1ean, Etxean energia aurresteari buruzko hitzaldia eman zuen Kontsumobide-ko Txominek. Bertan, kontsumo eraginkorra etxean, etiketa energetikoa, ohiko gastuak (etxeko hornidurak), hornikuntzen kontratazioa, fakturen berrikuspena eta erreklamazio bideak azaldu zituen.
2022ko azaroaren 23an, erabilera anitzeko gelan, Josetxu Rivierak indarkeria matxistaren aurrean gizonen rola-ri buruzko hitzaldia eman zuen. Gainera, hitzaldiaren amaieran lunch txiki bat egon zen.